ES

EU


Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Konektagarritasuna
Gaur egungo aro digitalean, konektibitate eraginkorra izatea funtsezkoa da enpresek arrakasta izan dezaten. Produktibitatea hobetu eta prozesuak optimizatzeaz gain, aukera digitaletarako sarbidea ere ematen du eta informazioaren segurtasuna bermatzen du.
Konektibitatean eta sareetan adituak diren profesionalengatik nabarmentzen da Euskaltel Enpresak zerbitzua, haiei esker laguntza tekniko eraginkorra azkar eskaintzen baitu.

Komunikazio bateratuak
Eman arreta zure bezeroei hodeian oinarritutako komunikazio-plataforma bakar baten bidez. Telefonogune birtuala integratua dauka, eta zerbitzu osatu bat eskaintzen dizu ahots-komunikazioetarako (sare finkoa eta mugikorra) eta lankidetzarako (deiak, txata, bideoa, fitxategi kolaboratiboak, bilerak). Hala, lana eraginkorragoa, malguagoa, arinagoa eta produktiboagoa izan dadin laguntzen dizu.
Deiak eraginkortasunez kudeatzea ezinbestekoa da bezeroei esperientziarik onena eskaintzeko. Euskaltelen telefonogune birtualak dira enpresa baten komunikazioak kudeatzeko soluziorik onena.
Euskaltel Grandes Empresas | Comunicaciones unificadas | Zig Zag Item | Media

Oraindik ez zara bezero? Eskatu gure aholkularien bisita bat

Sare korporatiboak
Euskaltelek datu-sare korporatiborako soluzio oso bat eskaintzen dizu, ordezkaritza-egoitzak, egoitza nagusia, datu propioen zentroak eta Euskaltelen hodeia elkarrekin konektatzeko.
Connect-Lan datu-sare korporatiboari esker, muturretik muturrerako konexio pribatu eta segurua edukiko duzu, zerbitzu-kalitate handikoa.
Euskaltel Grandes Empresas | Redes corporativas | Zig Zag Item | media
Lankidetzarako tresnak
Soluzio oso bat eskaintzen dizugu zure enpresarentzat, Officeko aplikazioak barne hartzen dituena, hala nola Word, Excel, PowerPoint, OneNote eta SharePoint, bai eta zerbitzu digitalak ere, hala nola Microsoft Teams, Microsoft Outlook eta OneDrive.
Suite honi esker, zure enpresaren produktibitatea handitu ahal izango duzu edozein tokitatik konektatuta, errazagoa izango baita hodeiko karpeta konpartituen bidez segurtasun osoz lankidetzan jardutea eta informazioa partekatzea.
Gainera, gure bertsioak automatikoki eguneratzen dira, eta laguntza teknikoko zerbitzu bat izango duzu eskura eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan.
Euskaltel Grandes Empresas | Herramientas de colaboración | zigzag item | media

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717