KIROLBETek zer behar duen arretaz entzun ondoren, elkarrekin konektatu eta sinkronizatu ditugu etxe horrek Euskadin eta atzerrian dituen 1.800 egoitzak, haren bezeroen eragiketak denbora errealean egiten direla bermatzeko.
Apustu-etxe nagusietako bat da KIROLBET, eta bere eredu bereziari esker, harrigarriki hazi da azken urteotan. Gaur egun, 1.800 egoitza ditu, Euskadin eta kanpoan. Etengabe ari denez hazten, eta negozio-eredu dinamikoa duenez, berariazko irtenbide bat behar zuen sare berriak konektatzeko eta haien artean konexioak azkar eta homogeneoki bideratzeko.
Gure ingeniari-taldea gai izan da KIROLBETen premietara etengabe egokitzeko. Hasiera-hasieratik, KIROLBETen premien arabera eboluzionatu duen datu-sarearen eta Interneteko sarbidearen eredu bat diseinatu zuen. Horri esker, errazago kontrolatu da trafikoa, eta gutxitu egin da komunikazioetako erantzute-denbora. Izan ere, funtsezkoak dira bi alderdi horiek kirol-apustuen negozioan. Bezeroaren neurri-neurrirako eredu logistiko batean oinarrituta egin dugu hori guztia. Laburbilduz, bezeroen transakzioak denbora errealean egitea bermatzen duen irtenbide bat eraiki dugu.
Espainiako merkatuko apustu-etxe nagusi bihurtu da GRUPO KIROL 12 urtean baino gutxiagoan. Hazkunde horren lagungarri, uneko premiekin bat datorren hedagarritasun-sistema bat eratu dugu.
“Lehen bileratik asmatu genuen elkar ulertzen. Elkarri entzun genion, eta bai Euskaltelek bai guk berehala ikusi genuen zein zen gure premia nagusia: bezeroen beharrei erantzutea”.
Euskadin du egoitza KIROLBET apustu-etxeak, eta 2008tik eskaintzen ditu kirol-apustuak. Orduz geroztik, merkatu-kuota etengabe ari da handitzen, bere I+G+Bko sailak oso-osorik Euskadin egiten duen software propioa baliatuz (KIROLSOFT). Teknologia aurreratua, diseinu erakargarria eta lehiakideena ez bezalako joko-katalogoa ditu bereizgarri. Milioika transakzio jasotzen ditu astean, milioika apustu desberdinekin elkarreraginean; hori dela eta, konbinazio-kopuru izugarria sortzen da, denbora errealean gainera. KIROLBETen erantzuna ere, berme eta konfiantza osokoa, denbora errealean iristen da.