Partikularrak

Enpresa Handiak

Aurkitu mugikor tarifarik hoberena Euskaltelekin

30 GB zure tarifan
Dei mugagabeak

16

‘00

€/hil

Prezio finala
Arrows

30 GB zure tarifan

Gero eta gehiago konektatzen gara Internetera mugikorretik. Ez da albisteak begiratzea eta posta kontsultatzea bakarrik; Whastappa, Facebook, Twitter, Instagram, TikTok eta bestelakoak ere begiratzen ditugu. Argazkiak eta bideoak ikusten ari zarela daturik gabe gera ez zaitezen, 30 GB eskaintzen dituen tarifa hau dugu.
Mobile

Dei mugagabeak

Datu mugagabeak eskaintzen dizkizugunez, dei mugagabeak ere eskaintzea da logikoena. Egun batean dei asko egin dituzula-eta tarifatik pasatuko zaren beldurrik ez izateko. Hilero, finkoetara eta estatuko mugikorretara nahi adina dei egiteko aukera duzu.

Gehitu mugikor-linea gehiago

Gehitu itzazu 2 mugikor-linea bakoitza 3€/hil-eko prezioarekin.

Kontratatu Euskaltel, nola?

1. Konfirmazioa

Zure eskaeraren informazioa email eta SMS bidez bidaliko dizugu.

1. Konfirmazioa

Zure eskaeraren informazioa email eta SMS bidez bidaliko dizugu.

2. Bidalketa dohain

2-3 lan-egunetan helduko da SIM txartela zure helbidera.

2. Bidalketa dohain

2-3 lan-egunetan helduko da SIM txartela zure helbidera.

3. Iraunkortasun barik

Nahi duzunean utzi ahal izango duzu, ez duzu iraunkortasunik izango eta ez dizugu harpidetza kentzeagatik zigorrik kobratuko.

3. Iraunkortasun barik

Nahi duzunean utzi ahal izango duzu, ez duzu iraunkortasunik izango eta ez dizugu harpidetza kentzeagatik zigorrik kobratuko.

Zergatik hautatu Euskaltel?

ic mobile navbar

5G estaldura

Nabigatu ziztu bizian 5G teknologiarekin. Deskargatu fitxategiak segundo gutxitan, jokatu online, eta egin bideo-deiak etenik gabe. Enpresako mugikorren tarifa guztiekin eskuratu daiteke.
ic unlock

Iraunkortasun gabe

Nahi duzunean utzi ahal izango duzu, ez duzu iraunkortasunik izango eta ez dizugu harpidetza kentzeagatik zigorrik kobratuko.
ic delivery

SIMa doan bidaltzen da

SIMa doan bidaltzen dizugu 24-48 orduan.

Hemen argitzen ditugu zalantza ohikoenak

Mugikorra aldatu berri dut, eta ez da Internetera konektatzen. Zer gertatzen da?

Euskaltelen SIMa mugikor batean jartzen duzunean, oro har, gure Interneterako sarbide-puntua atzitzen du (APN). Telefonia mugikorreko enpresa bakoitzak berea du. Hala ere, batzuetan smartphoneak ez du gurea atzitzen. Kasu horretan, nahikoa duzu urrats erraz hauek egitea, eta, konturatzerako, berriro Internetera konektatuta egongo zara.

Bidalketa gastuak doakoak dira?

Guztiz eta erabat doakoa. Instalazioak, Interneteko bideratzaileak, telebistaren deskodetzaileak eta SIMak edo mugikorrak bidaltzeak ez du inolako kosturik zuretzat.

Nola jakin dezaket nire mugikorreko tarifako zenbat minutu edo mega kontsumitu ditudan?

Kontsultatu mugikorreko gure aplikaziotik zenbat minutu gelditzen zaizkizun edo zenbat giga gastatu dituzun Euskaltelen mugikorreko zure tarifan. Deskargatu aplikazioa zure Android edo iOS smartphonean, eta ikusi linea bakoitzaren kontsumoa denbora errealean.

Atzerrira joan behar dut, eta jakin nahi dut ea nire lineak aktibatua duen roaminga.

Gogoan izan roaminga aktibatua duzula, berez, Europar Batasuneko herrialdeetarako (Frantzia, Portugal, Alemania...); hortaz, herrialde horietan ez duzu gehiago ordaindu beharko hitz egiteagatik edo nabigatzeagatik. Beste herrialde batzuetara joan behar baduzu, roaminga aktibatu behar duzu gure webguneko Bezeroaren Gunean edo mugikorreko gure aplikazioan.

Zer egin behar dut PINa/PUKa ahazten badut?

PINa bere garaian bidali genizun Euskaltelen txartelean ageri da. Galdu edo ahaztu egin baduzu, PUKa kontsultatu dezakezu. Hemen ikus dezakezu: Bezeroaren Gunea, Produktuak> Mugikorra> PUK kodea.

Nolakoa da Euskaltelen nire faktura?

Hemen ikus dezakezu xehatuta zure Euskalteleko fakturan ageri den informazio guztia.

Euskaltelen mugikor-tarifa onena datu eta deiekin

Aprobetxatu orain Euskaltelen mugikor-tarifa onena, hilero nabigatzeko 30 GB eta dei mugagabeak dituena. Hori guztia hilean 16 € ordainduta, eta gurekin dituzun abantaila guztiekin. Besteak beste, 30 GB horiek 5G estaldurarekin aprobetxatzeko aukera —konexio-teknologia aurreratuena da gaur egun—. Uneren batean zure tarifako GB guztiak kontsumitzen badituzu, abiadura handian nabigatzen jarraituko duzu gure datu-bono gehigarriekin, edo, nahiago baduzu, motelago baina doan nabigatzeko eska dezakezu. Dei mugagabeak dituen mugikor-tarifa onenak badu beste abantaila bat: edozein unetan aprobetxa dezakezu estatuko mugikor eta finkoetara deitzeko, kontratatutako minutuez kezkatu beharrik gabe.
mugikor tarifarik onena

Ezagutu mugikor-tarifa onenaren abantaila guztiak

Euskaltelen mugikor-tarifa onenean kalitate handieneko zerbitzu horiek eta gure bezero izateagatik dituzun abantaila guztiak konbinatzen dira. Adibidez, gure mugikor-tarifek ez dute iraupen-konpromisorik. 30 GB-ko mugikor-tarifa probatu dezakezu; uneren batean zure beharrak aldatzen badira eta beste tarifa batera aldatu nahi baduzu, berehala egin ahalko duzu, kostu gehigarririk gabe. Gainera, SIM txartela doan bidaliko dizugu etxera, zure mugikor-tarifa berria lehenbailehen erabiltzen has zaitezen. Linea gehigarriak dituzu? Aprobetxatu mugikor-tarifa onena linea horiekin ere, prezio berean. Nahi adina linea gehigarri gehitu ditzakezu. Eta 5G estalduraren abantaila guztiak aprobetxatu nahi badituzu baina zure mugikorra ez bada estaldura horrekin bateragarria, Euskalteleko bezero izateagatik, sustapeneko mugikorren katalogora jo dezakezu, eta prezio esklusiboak izango dituzu.
Euskaltelen mugikor tarifa

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

KONTRATATU NAHI?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717

Eskerrik asko Euskaltelekin harremanetan jartzeagatik!

Zure datuak jaso ditugu eskatutako deia gauzatzeko

Gure aholkulari komertzial batek deituko dizu zenbaki honetatik:

944 025 212

Lehenbailen kontaktatuko dizugu

Momentu honetan, agente guztiak okupatuta daude.

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN