“Produktuak - Finkoa“ atalean, kontratatuta dagoen linea edo dauden lineak ageri dira. Kontsulta edo kudeaketa egin nahi den lineara joan.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-internet01_0.jpg)
Hautatutako linean, informazio hau ikus daiteke, eta ekintza hauek egin.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo01.jpg)
Uneko hilabetean egindako deien elkarrizketa-denbora eta dei horien xehetasunak ikus daitezke “DEI-ZERRENDA“ aukera sakatuta.
Instalazioa egina dagoen tokiko helbidea.
Instalatutako terminal finkoaren modeloa eta zerbitzuen eskuliburua dago eskura.
Zerbitzu osagarriak: Atal honetan, aktibatuta dauden zerbitzu osagarriak bistaratzen dira, eta zerbitzu berriak aktiba daitezke “Aktibatu zerbitzuak“ sakatuta.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo02.jpg)
Aukera hori sakatuta, gaitu daitezkeen zerbitzu guztiak dituen leiho bat bistaratzen da, baita zerbitzu bakoitzaren azalpena ere. Hemen, aktibatu nahi den zerbitzua hautatu behar da.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo03.jpg)
Tarifa Finkoa: Atal honetan, aktibatutako tarifa finkoa zein den jartzen du, eta beste tarifa finko bat hauta daiteke “Gehitu tarifa finkoa“ sakatuta.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo04.jpg)
Ondoren, gehien interesatzen zaion tarifa finkoa hauta dezake bezeroak. Tarifa bakoitzaren azalpen labur bat bistaratzen da.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo05.jpg)
Bonuak: Hemen, bonuak aktiba daitezke, bezeroak dituen beharren arabera: Probintzia arteko deietarako aurrezki-bonua, nazioarteko deietarako aurrezki-bonua... Nahikoa da “Gehitu bonuak“ sakatzea eta nahi dena hautatzea.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo06.jpg)
Bezeroari gehien interesatzen zaion bonua aktiba dezake. Bakoitzaren azalpen labur bat bistaratzen da.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo07.jpg)
Zerbitzu aurreratuak eta ekipamenduak: Hemen zerbitzu aurreratuak aktiba daitezke. “Gehitu beste bat“ sakatu behar da.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo08.jpg)
Zerbitzuaren deskribapena bistaratzen da, eta hautatu egin daiteke, hura aktibatzeko.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-fijo09.jpg)
Gorabeheraren bat edo arazoren bat edukiz gero, horren berri eman daiteke, “Eman zure arazoaren berri“ aukera sakatuta.
![Telefonia finkoko izapideak](https://estatico.euskaltel.com/2017-11/1-movil07_0.jpg)
'