© EUSKALTEL, S.A
Parke Teknologikoa, 809 eraikina
48160 Derio (Bizkaia)
Bizkaiko Merkataritza Erregistroan Inskribatuta, 3.271 liburukian, 212. orrian, BI-14727 orrialdean.
IFK: A -48766695
Eskubide guztiak erreserbatuta.
Euskaltelek komunikazio elektronikoko zerbitzuak ematen ditu, http://www.cmt.es guneko inskripzioaren arabera.
1. XEDEA.
Baldintza orokor hauen xedea da Euskaltelen web korporatiboa erabiltzen dutenek nola erabili behar duten arautzea. Web horri hori URL honetan dago: www.euskaltel.com (hemendik aurrera Web Korporatiboa ). Horretaz gain, baldintza bereziak izan ditzakete Web korporatiboko zerbitzu edo eduki batzuek.
2. IDENTIFIKAZIOA.
Erabiltzaile-izenaren identifikatzaile baten eta erabiltzaileak emandako sarbide-kode baten bidez sartzen da Euskaltelen web guneko zerbitzuetara, eta Euskaltel, S.A.ren on line zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dute.
Pertsonalak eta besterenezinak dira erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta erabiltzaileari dagokio haien konfidentzialtasuna ziurtatzea.
Bere erabiltzaile-identifikatzailearekin egiten dituen ekintza guztien ardura bere gain hartu behar du erabiltzaileak.
Zure pasahitzaren segurtasuna bermatzeko, Euskaltel, S.A.k gomendatzen dizu kode sendoa hautatzea, hau da, gutxienez zortzi karaktereko luzera duena, zifra, letra (larri eta xeheak) eta karaktere berezi edo puntuazio-markaz osatua.
Gomendatzen dizugu, halaber, ez erabiltzeko zure pasahitzean erraz asmatzeko moduko hitzik eta/edo zurekin lotura dutenik: jaiotza-data, helbidea, izen propioak, izena-hilabetea konbinazioak, telefono-zenbakiak, NANaren zenbakia…
Erabiltzaileak ez dio pasahitza beste inori jakinarazi behar; bestela, erabiltzailearena izango da erantzukizuna. Horrenbestez, Euskaltel, S.A.k jakinarazten dizu ez dizula INOIZ eskatuko aplikaziorako pasahitza, inongo komunikazio-bidetatik: telefonoa, posta elektronikoa, posta arrunta, SMSa, MMSa… Beraz, inoiz jasotzen baduzu jakinarazpenik informazio horren eske, mesedez, ez egin kasurik, eta Euskaltel, S.A.ri eman horren berri, 1717 telefonora deituz edo formulario honen bidez: ABUSE
Euskaltelek jakinarazten dizu zuk emandako helbide elektronikoa Euskaltelen jabetzako fitxategi batera sartuko dugula, zure gainerako datu pertsonalekin.
Orobat, Euskaltelek jakinarazten dizu datu hori erabiliko dela Euskaltelekin duzun kontratu-harremanei dagozkien helburuetarako, eta, bereziki, merkataritza-jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzeko.
Halaber, Euskaltelek jakinarazten dizu datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera, noiznahi erabil dezakezula datu pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko, edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu postaz EUSKALTELi, egindako eskaera adieraziz eta NANaren fotokopia erantsiz, helbide honetara: 3, F.D posta-kutxa, 48160 Derio (Bizkaia). Bestela, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deitu (1717, edo horren ordez dagokiona), edo mezu elektroniko bat bidali (info@euskaltel.com).
3.INFORMAZIOA ERABILTZEA.
Informazioaren, datuen, edukien, datu-baseen, diseinuen, iturri-kodeen, nabigazio-egituren eta Web Korporatiboan dauden edo Euskaltelen bidez eskura daitezkeen gainerako zerbitzu eta produktu telematikoen jabetza intelektuala eta produktu deribatuen eta gidaliburuen jabetza intelektuala Euskaltelena, bere hornitzaileena edo dagokien titularrena da. Beraz, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du jabetza industrialean edo intelektualean oinarritutako eskubiderik ez urratzeko. Ezingo dira aipatutakoak kopiatu, publikora azaldu, banatu edo edozein eratan ustiatu, ez eta eraldatzeko ingeniaritza-teknikarik erabili ere, Euskaltelek horretarako baimena espresuki eta idatziz ematen duenean izan ezik. Erabiltzaileak bere beharrak asetzeko bakarrik erabiliko ditu informazio eta zerbitzu horiek eta konpromisoa hartuko du eskuragarri dituen zerbitzuak edo Web Korporatiboaren bidez lortu dituen emaitzak zuzenean nahiz zeharka ez ustiatzeko, horretarako Euskaltelen baimen garbia duen kasuan izan ezik. Erabiltzaileak ezingo ditu erabili Web Korporatiboaren erraztasunak eta aukerak legeak debekatzen dituen jarduerak egiteko edo proposatzeko, ez eta erabiltzaileak beste zerbitzu lehiakide batzuetara eramaten saiatzeko ere. Halaber, erabiltzaileak bere gain hartzen du zerbitzua erabiltzeko baimena ematen dien pertsonei klausula hauek betearazteko erantzukizuna. Bestalde, erabiltzaileak zerbitzu bakoitza erabiltzeko eta beste sareetara sartzeko mugak aintzat hartzeko konpromisoa hartzen du (muga horiek EUSKALTELek edo informazio-hornitzaileak jakinaraziko dizkio).
4.ZERBITZUAK KONTRATATZEA WEB KORPORATIBOAREN BIDEZ.
Web Korporatiboaren bidez zerbitzuak kontratatzeko, Euskaltelek eskatzen dion nahitaezko informazio oso eta egiazkoa osatu behar du erabiltzaileak. Erabiltzaileak nahi dituen zerbitzuak edo edukiak lortzeko baldintzak ezagutzeko, Euskaltelek zerbitzu bakoitza kontratatu aurretik eman behar dio erabiltzaileari baldintza berezi horien berri. Erabiltzaileak baldintza horiek onartu behar ditu, zerbitzuen edo edukien kontratazioa gauzatzeko. Euskaltelek Web Korporatiboan hirugarrenei zuzendutako tresnak erabiliz gero Euskaltelen bezeroen kontratazio-datuak sartzeko, datu horiek sartzen dituen pertsona fisiko edo juridikoak interesatuen baimena izan behar du, datu horiek helburu horretarako sartu direla egiaztatzeko.
5. WEB KORPORATIBOAREN FUNTZIONAMENDUA.
Euskaltelek egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu Web Korporatiboan. Gaur egungo zerbitzuen eta edukien osagarriak eransteko edo, hala dagokionean, kentzeko eskubidea izango du. Euskaltelek Web Korporatiboa aldatu ahal izango du egokitzat jotzen duenean eta webaren erabiltzaile guztien edo batzuen sarbidea oztopa dezake, une oro beharrezkoak diren aldaketak edo konponketak egin ahal izateko. Euskaltelek ez du inoiz izango sistemaren funtzionamendu okerraren erantzukizuna, horren arrazoia erabiltzailearen ekipoak konfigurazio akastuna izatea edo zerbitzua erabiltzeko nahitaezkoak diren sistema informatikoak izateko ahalmenik ez izatea bada. Euskaltelek behar adinako ahalegina egiteko konpromisoa hartuko du Web Korporatiboan sartzen dituen informazioa eta edukiak eguneratzeko. Dena dela, erabiltzaileak badaki Web Korporatiboaren edukietan eta zerbitzuetan akatsak egon daitezkeela eta Euskaltel, akats horien berri izan ondoren, lehenbailehen konpontzen saiatuko da.
6. ERABILTZAILEAK INTERNET ETA WEB KORPORATIBOA ERABILTZEAREN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUNA.
Euskaltelek ez du inoiz izango erabiltzaileak Web Korporatiboari ematen dion erabileraren erantzukizuna. Erabiltzaileak ezingo du hauek urratzen dituen portaerarik izan Web Korporatiboa edo eskura dituen baliabideak erabiltzean: Euskaltelen edo hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak; hirugarrenen ohorea, intimitate pertsonala edo familiaren intimitatea; legez kanpoko edo moralitatearen aurkako portaerak. Edonola ere, ez dio inolako kalterik egingo Euskalteli, erabilera horren ondorioz epaitegian nahiz epaitegiz kanpo aurkez litezkeen edozein erreklamazio aurkeztuz gero.
Erabiltzaileak ezin ditu inola ere hondatu, aldatu edo kaltetu Euskaltelenak, bere hornitzaileenak edo hirugarrenenak diren datuak, programak edo dokumentu elektronikoak. Halaber, ez ditu sarean, sisteman edo hirugarrenen ekipoetan kalteak eragiten dituzten edo eragin ditzaketen programak, birusak, appletak edo edozein tresna fisiko edo elektroniko sartuko edo zabalduko. Guztiz debekatuta dago beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzea, merkataritza- edo publizitate-helburuak dituzten mezu elektroniko ugari bidaltzea eta Internet erabiltzen dutenen artean oro har onartuta dauden portaera egokiko printzipioak hausten dituen jarduerak egitea.
7. INTERNETEN DAUDEN EDUKIETARA SARTZEKO EDO EDUKI HORIEK SARTZEKO ERANTZUKIZUNA.
Erabiltzaileak onartzen du espresuki Euskaltel ez erantzule egitea Euskaltelen sarean edo Euskaltelen Web Korporatiboaren bidez lor daitezkeen sareetan egon daitezkeen datuen, programen, informazioen edo iritzien kalitatearengatik, zehaztasunarengatik, fidagarritasunarengatik, zuzentasunarengatik edo moraltasunarengatik, edozein jatorrikoak direla ere. Halaber, Euskaltelek ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak Euskaltelen sarearen bidez Interneten sar dezakeen informazioagatik ere. Edukietara sartzeagatik eta horiek kopiatzeagatik edo hedatzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzen erantzukizun osoa bere gain hartzen du erabiltzaileak. Euskaltel ez da izango inongo erabiltzaileren arau-hausteak Euskalteleko beste erabiltzaile baten, edo hirugarren baten eskubideetan izan ditzakeen eraginen erantzule, eskubide hauek barne: copyrighta, markak, patenteak, informazio konfidentziala eta jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren beste edozein eskubide. Euskaltelek Web Korporatiboan sartzen debeka diezaieke dokumentu honetan ezarritako erabilera-baldintzak hausten dituzten erabiltzaileei.
8. ESTEKAK.
Euskaltelek ez du izango erantzukizunik erabiltzaileak Web Korporatiboan dauden esteken, direktorioen edo edukiak bilatzeko tresnen bidez lor dezakeen informazioagatik, kasu honetan izan ezik: jarduera edo informazio jakin hori legez kanpokoa dela edo kalte-ordainak jasotzeko eskubidea duen hirugarren baten ondasunak edo eskubideak hondatzen dituela badaki eta dagokion esteka hori kentzeko edo erabilezin bihurtzeko arretaz jokatzen ez badu.
Euskaltelek aurreko paragrafoan aipatzen dena badakiela ulertuko da dagokion erakundeak datu horiek legez kanpokoak direla adierazi duenean, datuak erretiratzeko agindua eman duenean edo datu horietan sartzeko aukera kendu duenean; edo kaltearen berri eman denean eta Euskaltelek dagokion ebazpena ezagutzen duenean. Horrek ez du eraginik izango zerbitzuak eskaintzen dituztenen artean egindako hitzarmen boluntarioen ondorioz aplika daitezkeen edukiak antzeman eta kentzeko prozeduretan edo eduki horien berri izateko ezar daitezkeen beste bide batzuetan.
Erantzukizuna bere gain ez hartzeko aukera hori indarge geldituko da, zerbitzuaren hartzaileak Euskaltelen zuzendaritzapean, aginpidean edo kontrolpean jokatzen badu.
9. IKUR BEREIZGARRIAK.
Web korporatiboan azaltzen diren ikur bereizgarri guztiak (markak, merkataritza-izenak, eta abar) indarrean dagoen markei buruzko legeriak babesten ditu. Beraz, erabiltzaileek ezingo dituzte ikur horiek kopiatu, zabaldu, ustiatu edo erabili, aurrez ikur horien titularraren baimen idatzia ez badute.
10. KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA.
Euskaltelek jakinarazten die web orriaren erabiltzaileei Euskaltel Taldeko enpresek datu pertsonalak babesteko eta erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna bermatzeko indarrean den legeria errespetatzen dutela eta horretarako beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-mailakoak hartzen dituztela, emandako datu pertsonalak ez galtzeko, era desegokian ez erabiltzeko, ez aldatzeko, ez lapurtzeko eta datu horietara baimenik gabe ez sartzeko, teknologia, datuen izaera eta datu horien arriskuak kontuan hartuta.
Zehazki esanez, Euskaltelek jakinarazten die web orriaren erabiltzaileei datu pertsonalak lortzea izango dela soilik helburu jakin, esplizitu eta bidezko batzuk lortzeko egokiak eta beharrezkoak direnean eta gehiegizkoak ez direnean. Halaber, Euskaltelek jakinarazten die erabiltzaileei datu horiek indargabetu egingo dituela helburu jakin horretarako beharrezkoak ez direnean edo titularrak hala eskatzen duenean, horretarako duen eskubidea erabiliz.
Web orri horren bidez datu pertsonalak jasotzen direnean,
informazio hau jakinaraziko zaio erabiltzaileari aurrez argi eta garbi:
- Datu pertsonalak jasotzen dituen fitxategia dagoela, informazio hori jasotzeko arrazoia zein den eta nor den informazio horren hartzailea.
- Fitxategia Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan jasoko dela.
Erabiltzaileari egiten zaizkion galderak erantzutea nahitaezkoa edo aukerazkoa den; datuak eskuratzearen edo eman nahi ez izatearen ondorioak zein diren.
-
Datuetan sartzeko, datuak aldatzeko, indargabetzeko edo ez onartzeko eskubideak erabiltzeko aukera.
- Datuen tratamenduaren arduradunaren izena eta helbidea.
- Formularioek datu faltsuak, okerrak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak badituzte, erabiltzailea izango da erantzule bakarra.
Web orri horretako erabiltzaileen datu pertsonalak hirugarrenei lagaz gero, horren eragina jasan dutenei jakinaraziko zaie, datuak nori laga zaizkion eta zertarako zehaztuz.
11. COOKIEN ERABILERA.
Ikus hemen zer politika daraman Euskaltelek cookie-ekin.
12. EZTABAIDAK KONPONTZEA.
Euskaltelek eta erabiltzaileak uko egiten diote espresuki beste edozein foru erabiltzeari eta erabiltzailearen helbideari dagokion epaitegira joko dute web orri horretan sartzeagatik sor daitezkeen eztabaidak konpontzeko. Erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada, Euskaltelek eta erabiltzaileak Bilboko epaitegietara joko dute sor litezkeen eztabaidak konpontzeko, beste edozein foru erabiltzeari uko eginez.