Euskaltel & Vidrala

Nazioartera

VIDRALAk zer behar zuen arretaz entzun ondoren, nazioartera hedatzen lagundu diogu, eta konexio seguruak eta ahalmen handikoak eskaini.

Scroll

Aukera

Beiragintzako eta ontzigintza-prozesuetako Europako enpresa nagusietako bat dugu VIDRALA.

Nazioartean etengabe hedatzen ari denez enpresa hori, irtenbide integral bat behar zuen Europa osoan dituen lantegietako komunikazioetarako; eredu homogeneo, malgu eta neurgarri bat, alegia.

Irtenbidea

Enpresa horren premien berri arretaz entzun ondoren, haren neurrirako sareko irtenbide bat prestatzeari ekin zioten gure ingeniariek, komunikazioen kudeaketa homogeneoa egiteko eredu bat izan zezan, edozein delarik ere lantegiaren kokapena eta harako sarbidea. Ahalmen handiko sare-eredu bat eraiki genien, segurua eta hedagarria, inongo mugarik gabe hazten jarrai dezakeena.

Emaitzak

Esteka babestuak ditu gaur egun VIDRALAk nazioarteko bere lantegi guztietan, bai eta interneterako sarbide seguruak ere, Euskaltelen datacenterren bidez. Lantegien arteko komunikazioa une oro dago bermatuta.

“Ezinbestekoa genuen nazioartean hedatzea, lanean jarrai genezan. Gurekin hitz egin ondoren, zerbitzu-eredu sendo bat proposatu zigun Euskaltelek. Eredu horri esker, segurtasunak ez gaitu batere arduratzen. Jada ez dugu batere arazorik munduko edozein lekutan lantegi berriak irekitzeko eta elkarrekin konektatzeko”.

Bere sektoreko Europako laugarren operadore nagusia da VIDRALA, eta beirazko ontzien fabrikazioan ez ezik, ontziratze-prozesuetan eta zerbitzu logistikoetan ere jarduten da.