Euskaltel & Norbolsa

Hodeia

Zer behar zuen arretaz entzun ondoren, egunean onlineko 600.000 transakzio hartzen dituen neurrirako Cloud sistema bat egin diogu Norbolsari.

Scroll

Aukera

Aitzindaria eta espezialista da Norbolsa sozietatea burtsako bitartekotzan, eta 55 merkatutan dihardu. Finantza-informazio osoa ematen du. Bezeroei erantzun seguruak eta bat-batekoak eman behar izaten dizkie, denbora errealean, etengabe hazten ari den konpainia horrek.

Irtenbidea

Norbolsarekin hitz egin ondoren, haren plataforma eta lan-eredua elkarrekin aztertu genuen enpresa horrek eta Euskaltelek. Helburu bat jarri eta balorazioa egin genuen, haien premia errealetara egokituz gure ezagutza. Cloud irtenbide pertsonalizatu bat garatu genuen, eta bezeroaren neurrira kudeatzen den zerbitzu-eredu bat prestatu, hau da, erabilgarritasun handiko PaaS eredu bat (Platform as a Service), enpresaren egoitzara zuzenean konektatua. Irtenbide horri esker, bezeroen onlineko transakzioen abiadura eta eraginkortasuna ziurtatzen dugu, zerbitzuaren malgutasuna eta hedagarritasuna bermatzen, eta teknologiaren erritmora hazten eta bilakatzen sistemak.

Emaitzak

Onlineko 600.000 transakziotik gora egiteko gai da Norbolsa gaur egun, eta 300.000 orri dinamiko ere zerbitzatzen ditu.

“Funtsezkoa zen guretzat datu-trafikoa bermatzea. Bat-batekotasuna da nagusi burtsaren alorrean; horregatik, azkarra, eraginkorra eta bermagarria izan behar zuen gure erantzunak. Zalantzarik gabe, hazten lagun egin digu sistema horrek”.

Burtsa-merkatuetan hazi eta hazi jarraitzen du Norbolsak. Finantzei buruzko informazioa ematen die bezeroei Interneteko Norbolsa Broker zerbitzuaren bidez, eta online artatzen ditu estatuko eta nazioarteko 55 merkatutan haiek egunero egiten dituzten transakzioak.