Donostia Udalak zer behar duen arretaz entzun eta gero, lagundu egingo diogu Donostia "hiri adimendun" bihurtzen.
Donostiako Udalak nahi duen hiri-ereduaren helburua hau da: ondare historikoa zaintzea, batetik, eta, bestetik, hobetzea eta probetxu handiagoa ateratzea herritarrek bere inguruarekin harremanetan jarduteko aukera berriei, haien premiei jaramon eginez eta teknologia berriez baliatuz.
Big Data plataforma bat eraiki du Euskaltelek, Donostiako eguneroko jarduna modelatu eta neurrira egindako IT konponbideak sor ditzan eta, horrenbestez, "hiri adimendun" (smart city) bihurtzeko prozesuan Europako hiririk aurreratuenetakoa izan dadin.
Donostiak badu jada plataforma bat,. zeinaren bidez Euskaltelek denbora errealean eskaintzen dituen datuak, erantsiak eta anonimoak, hiriko baliabideen jasangarritasuna hobetzeko. Datu horiei esker, azkarrago eta hobeto har daitezke behar diren neurriak zenbait arazo konpontzeko: trafikoa, obrak direla eta itxita dauden kaleak, turismorako ibilbideak, eta abar.
“Bere inguruarekin batera ari da aurrera egiten Donostia, eta Euskaltelek lagundu digu kudeaketa automatikorako bidea egiten. Sistema eraginkorra eta fidagarria eratu digu, gure hiriko kaleetan gertatzen den guztia egokiro kudea dezagun”.