Arretaz entzun ondoren zer premia dituen, 4.0 industriaren bidean jartzen lagundu diogu DANOBATGROUP enpresari, eta bost kontinenteetan dituen egoitzak elkarrekin konektatzeko hodeiko sistemak eskaini.
Taldearen lantegietako komunikazio-premiei erantzun egokia eman nahi zien DANOBATGROUPek. Komunikazio malguak behar zituen horretarako, mundu osoan dituen egoitzak eta lantegiak elkarrekin konektatzeko; horrez gain, balio handiko zerbitzuak ere behar zituen, erabiltzaile guztien premiak asetzeko eta balio-katearen jarduera guztiak hobetzeko.
DANOBATGROUPen sarerako irtenbidea prestatu eta garatu zuten Euskaltelen ingeniariek, sail bakoitzaren unean uneko beharretara egokituz, esteken ahalmen-premiak eta segurtasun-baldintzak kudeatuz, eta erabiltzaileentzako lankidetza-zerbitzu eta hodeiko komunikazio berriak txertatuz haietan. Horri guztiari esker, egokiro asetzen ditu enprsa horretako negozioaren, bezeroen eta barneko erabiltzaileen premiak.
Esteka bikoiztuak ditu gaur egun DANOBATGROUPek, egoitza bakoitzaren araberako tamainakoak, edukiera malgukoak eta lantegi zein datacenter guztietara hedagarriak. Erabiltzaileen arteko komunikazioak eta munduan zehar dituen lantegien artekoak bermatzeko moduan da, honenbestez, DANOBATGROUP, zerbitzu horiei esker.
“Hil edo bizikoa zitzaigun oinarri teknologiko egokia edukitzea, egungo industriak eskatzen dituen etengabeko eraldaketa-prozesuei ekiteko. Arretaz entzun zuen Euskaltelek zer behar genuen, eta zerbitzu sendoa eskaini zigun, 4.0 industriako teknologiaren aldaketei ekiteko eta lehiakideekiko abantaila eskuratzeko guztiz lagungarria”.